XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hartu erderazkoaren eskema eta baloreak, aditza, adberbio, izen, singular, plural... etabar eta euskarara egokitu.

Hasieran behinik behin hala beharko du.

Baina gero jabetuz doa eskema horrek ez duela gauza askotan balio; singular eta plural ezezik mugagabea dagoela gurean, adberbio asko deklinatu egiten direla, zenbait hitz batere aldatu gabe adjetivo, adberbio, aditz eta izen bezala funtzionatzen duela... eta gero hasiko dira kanpokoak kontuan harturik noski, baina euskara bere baitan aztertzen.

Bertsolaritzak ez du orain arte irakaskuntzan inongo lekurik izan.

Euskal literatura irakasterakoan ere, ia ahazturik, oso bazterrera utzi dugu gaur arte gehienetan.

Gazteleran edo frantsesean bestela gerta balitz, alderantziz gertatuko zitzaigun guri ere seguruena.

Ikusi dugun eran, alde askotatik balore izugarriak dituen fenomeno kultural bizi hau, erabili dezagun buruz eta bihotzez, barrenean dituen baliabide guztiak gure gaztetxoen heziketarako aprobetxatuz.

Sar dezagun ate haunditik gure ikastetxe guztietako programakuntzan.

Euskara irakasteko oso baliagarri da.

Musikarako ere bai.

Historiarako ere bai.

Baina hori baino gehiago eskatzen du agian fenomeno honek.

Bera, bertsolaritza eta bertsogintza, asignatura legez, astero asteroko programan, bere ordu propioa izan dezala, bere egitarau, ebaluazio eta guzti.

Zenbaterainoko afizioa duen, kanturako zer moduzko eztarria eta belarria, bertso zahar asko al dakien bertso idazten, lotsa, bapaterako azkartasuna eta guzti hau, beste edozein ahalmen gisan landu eta ebaluatu daiteke, noski.

Honetarako eragozpen larri bat datorkit burura.

Gaurko umeek ez dutela ezertarako astirik.

Mundu konplikatu honetan leporaino kargaturik dauzkagu programaz eta esaminaz, asko eta asko probetxu handirik gabekoak izango badituzte ere.

Bainan hala ere, iruditzen zait, ondo pentsatuz gero, orain lehengoez gain beste asignatura berria hau jartzearekin, kargatu ez baizik arindu egingo ditugula ikasleak.